Eskuz binakako pilota txapelketako finala jokatuko dute gaur, Bilbon, Ezkurdia eta Zabaletak eta Elezkano bigarrenak zein Beñat Rezusta bergararrak. Giro ederra izango da goraino beteta egongo diren Bizkaia frontoiko harmailetan, eta, beste maila baten, baina Bergarako Udal Pilotalekuan ere ez da giro berorik faltako. Izan ere, pantaila erraldoia jarriko dute finala zuzenean ikusteko.
Azken partiduetan nahikoa zeresan eman duen piloten aukeraketak ez du polemikarako tarterik utzi oraingoan. Rezustak berak aukeraketaren ostean egindako prentsaurrekoan esandakoaren arabera, aukeratutako pilota guztiak egokiak dira. Bestalde, Ezkurdiak eta Zabaletak Elezkano eta Rezusta faborito direla esan arren, pilotari bergararrak ez du gerra psikologiko horretan sartu nahi.
"Momentu onean heltzen gara"
Rezustak uste du momentu onean heltzen direla finalera. Horrez gain, buruan txapela jartzea besterik ez dutela ere gaineratu zuen atzo: "Txapelketa ona egin dugu, gustora gaude orain arte egindakoarekin. Baina, nehin honaino iritsita, finala irabaztea baino ez dugu buruan".