Sarrera ordaindu beharrik ez da izango, baina pilotalekuaren edukiera zaintzeko gonbidapenak hartu beharko dira aurretik, martxoaren 28tik aurrera, Agorrosinen. Pertsona bakoitzak gehienez sei gonbidapen eskuratu ahal izango ditu eta dagoeneko har daitezke.
Honekin lotuta, egun horretan, apirilak 8, ez da zine emanaldirik izango Zabalotegin. Udalak "herritarrak gonbidatu" nahi ditu Udal pilotalekuan batu eta pilota finalean "gure jokalariei babesa emateko".