Astelehenean ezarriko da Merkatari aplikazioa

Ane Vitoria 2017ko urr. 20a, 11:44

Astelehenean bertan jarriko da martxan erreminta Arrasateko hainbat dendatan; horren gaineko xehetasunak ematen jardun dute azken egunotan aplikazioaren kudeatzaileek herrian.

On line bidez Arrasateko dendatara heltzea posible egiten duen aplikazioa da Merkatari. Erreminta honek, komertzio eta dendetako bezeroek euren arteko komunikazioa hobetzea du helburutzat eta, horregatik txat bitartez komunikazio zuzena sustatzen du. Eskaintzen gaineko informazioa jasotzea zein erosketak baloratzea ahalbidetzen du. Baita tiketak gordetzeko aukera ere.

Erreminta hau bezero zein saltzaileentzat onuragarria izan daitekeela dio aplikazioaren kudeatzaile Raul Uriartek: "Alde batetik salmentak erraztuko dira, eta, gainera, aplikazioak bezeroak dendetara erakarriko ditu. Bestetik, erosketak egiteko laguntza ere eskainiko du Merkatarik; eta, era berean, bezeroak salmenta tokietara gerturatuko ditu". 

Hasteko hiru dendatan

Merkatari astelehenean bertan ezarriko da Arrasateko hiru dendatan; eta, ezagutzera emateko, aplikazioaren kudeatzaileek triptiko batzuen bitartez erremintaren gaineko azalpenak eman dizkiete herritarrei egunotan. Aipaturiko hiru dendak Arrasate Zoo, Traskilon eta Rezusta Karri Kirri dira, eta, bertan kudeatzaileak egunean zehar izango dira. Uriartek dio Merkatari zer den azalduko dutela eta aplikazioaren gaineko funtzionalitate zein abantailen nondik norakoak ere emango dituztela. Mezua ondo helaraztea  euren asmo nagusia  ere badela esan du kudeatzaileak. 

Deskargatu: Google Play-n edo App Store-n.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak