GHK-k txosten teknikoa eta txosten juridikoa eskatu zituen akatsak zeintzuk diren zehazteko. Eta ondorengoak antzeman dituzte: euri-ura andelaren edukiera falta; aireztapen kanalaren ertzen haustura; balantze hidrikoaren desoreka; zunda termikoen seinalearen etendura; gantz-solidoen eraketa; eta amonio andelaren hustuketa.
Txostenen ondorioak kontuan hartuta erabaki dute lege-akzioei hasiera ematea GHK-k adierazi duenez, eta ardurak eskatzeko zerbitzu juridikoen eskuetan jarri dute kontua. Hain zuzen horren ondorioz dabilela atzeratzen plantaren funtzionamendua dio, "2016ko urte hasieran zegoelako aurreikusita". Planta kudeatzeko lehiaketan eraginik izango duen jakiteko zerbitzu juridikoei txosten bat eskatu diela ere jakinarazi du.