EH Bilduko bozeramaile Agurne Barrusoren arabera, "pena handiz" hartu dute bi zinegotzien erabakia eta euren lana goraipatu zuen: "Udalbatza utziko duzue baina ziur herrigintzan lanean jarraituko duzuela".
Elena Lete alkateak, Udal Gobernuaren izenean eskerrak eman zizkien Askargortari zein Elortzari Bergararen alde egindako lanagatik.