Asteleheneko osoko bilkuran dimisioa aurkeztuko dute EH Bilduko Lauri Askargortak eta Iosu Elortzak

Maite Txintxurreta 2017ko api. 20a, 18:23

Elortzarentzat lehenbiziko legealdia da honakoa, eta Askargorta, berriz, 2007an izan zen lehenengoz zinegotzi hautatua, Eusko Alkartasuna alderdiko ordezkari gisa. Aitor Arantzabal eta Ainhoa Lete izango dira EH Bilduren Udal taldean sartuko diren kide berriak, maiatzeko osoko bilkuran. 

Lauri Askargorta Bergarako Udaleko Kirol batzordeko kidea da gaur egun, eta jadanik zinegotzi karguan hamar urte daramatzala-eta, arlo horretan bere jarduna "bukatutzat" eman du, EH Bilduko bozeramale Agurne Barrusok azaldu duenez.

Iosu Elortza, berriz Elortza, berriz, Ondare, Kultura eta Jaietako batzordekidea da, eta "arrazoi pertsonalak" argudiatu ditu zinegotzia kargua lagatzerako orduan.

Arantzabal eta Lete, kide berriak

Elortzak eta Askargortak lagatako hutsunea betetzeaz Aitor Arantzabal eta Ainhoa Lete arduratuko dira. Barrusok azaldu duenez, biak ala biak dagoeneko ari dira batzordeetan parte hartzen. Maiatzeko osoko bilkuran hartuko dute udal zinegotzi kargua.

Dena den, Barrusok azaldu duenez, artean ez dute zehaztu kide berriok zein batzordetan arituko diren; izan ere, Udalean batzordeen birmoldaketa bat egin gura dute aurki, eta EH Bildukoek ere birmoldaketa horrekin batera egingo dute kideen banaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak