Bergarako haurreskolako obrak amaitzear

Imanol Beloki Unamuno 2016ko abu. 31a, 12:26

Bergarako haurreskolan uztailean izandako suteak eragin zituen kalteen konponketa lanak amaitzen ari dira. Hala, ikasturtea arazo barik hasiko dute irailaren 6an, bertan matrikulatuta dauden hamabost umeek. Bestalde, oraindik fatxada eta kanpoko patioko lurra konpontzea geratzen dira, eta hilabeteko epean amaituta egongo dela adierazi du Elena Lete Bergarako alkateak.

Bergarako haur-eskolako atzeko partean, jolaserako patioan, ziburuei eta jolaserako beste elementu batzuei su eman zieten. Ondorioz, eskola barruan, pertsianak, kristalak eta ondoko gelak kiskali edo hondatu egin ziren. Argindarra eta alarma, esaterako, hondatu ziren sutearen ondorioz.

Ikasturtea irailaren 6ean hasiko da

Konponketa lanak berehala hasi zituzten eta gaurko egunez, ia amaituta daude egin beharreko lan guztiak. Beraz, ikasturtea normalki hasiko dute bertan matrikulatuta dauden hamabost umeek.

Lanen kostu osoa zehaztu barik

Obrak, Goituk Bergarako enpresak egin du eta 84.000 euroko hasierako aurrekontua zegoen prestatuta obra egiteko, baina benetako kostua oraindik zehazteko dago, hainbat konponketa egitea falta direlako oraindik.

Egindako lanak

Bestalde, egindako lanen inguruko azalpenak eman ditu Elena Lete Bergarako alkateak, baina sua nork edo nortzuk eragin zuen ez dakitela oraindik. "Suak sortutako kalteak ziren; fatxadakoak, aroztegi lanak, lurra… baina barruan gehienbat keak sortutako kalteak ziren. Dena margotuta, garbituta, igeltsua… aldatuta dago, eta gaur egun ez dago usainik. Horrez gain, instalazio elektrikoak eta suaren aurkako instalazioak egokitu eta aldatu behar izan dira. Honez gain, ez daukagu gertatu zenaren berri gehiagorik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak