Bergarako Haurreskolan edo San Martin eskolan, izango da zerbitzua irailean

Suteak eragindako kalteetako batzuk.

Joan den egubakoitzetik zapatura bitartean izandako suteak –eragindakoa izan zen sua– kalte handiak eragin arren, Udalak espero du konponketa lanak amaituta egotea ikasturte berrirako. Hala ez balitz ere zerbitzua bermatuta legoke San Martin eskolan. Umeek irailaren 6an hasiko dute ikasturtea.

Ikasturte irailaren 6an hasiko da eta hezitzaileak lanean egongo dira irailaren 1ean, 2an eta 5ean baina ume gabe. Gelak prestatzen eta koordinazio lanetan arituko dira.

Zerbitzua bermatuta

Udalak adierazi du espero duela konponketa lanak amaituta egotea ikasturte berria hasterako, baina hala ez balitz ere zerbitzua bermatuta legokeela: "Hamabost ume daude matrikulatuta, bi gela nahikoa izango dira, eta San Martin eskolako instalazioak erabiltzea posible izango da", zioen alkateak. Ikasturtea amaitzeko eskola egun gutxi falta zirela gertatu zen sutea, eta egunotan umeak inguruko herrietako haurreskoletara eramateko aukera izan dute familiek. Ikasturte berria irailaren 5ean hasiko da umeentzat.

Udalaren gaitzespena

Haurreskolako atzeko partean, jolaserako patioan, ziburuei eta jolaserako beste elementu batzuei eman zieten su. Ondorioz, eskola barruan, pertsianak, kristalak eta ondoko gelak kiskali edo hondatu egin ziren. Argindarra eta alarma, esaterako, hondatu ziren sutearen ondorioz.


Udalak "irmoki gaitzetsi" zuen gertaera, eta egileei dei egin zien egindakoaren eta eragindako kaltearen gainean hausnar dezaten: "Sinesgaitza eta ulergaitza egiten da inork halakorik egitea".

Erlazionatuak

Nahita egindako sute batek kalteak sortu ditu Bergarako Haurreskolan

Bergara

Egubakoitzetik zapatura bitarteko gauerdian sortu zen sutea. Bergarako udaltzaingotik adierazi dutenez, Haur eskolako atzeko partean, jolaserako pa...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.