Lapurreta saiakera egin dute Agorrosingo futbol zelaian

"Asteartean, lehenengo entrenamendu egunean konturatu ginen ateak bortxatuta zeudela, eta barrura sartu zirela. Barnean dena botata dago eta diruaren bila etorri zirela uste dugu, beste ezer ez baitute eraman, printzipioz", azaldu du Bergara Kirol Elkarteko zuzendaritzako kide Iosu Elortzak.

Ezezagun batzuk Bergarako Agorrosin futbol zelaiko tabernan, bulegoan eta beste hainbat geletan sartu ziren baina Bergara Kirol Elkarteko kideek azaldu duten arabera ez zuten ezer eraman. Hala ere, Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Bulegoko ate nagusia bortxatu ostean, zeuden giltza guztiak eraman dituzte, eta taberna eta bulegoa hankaz goraz utzi zuten. Tabernan telebista eta sukaldeko altzariak zeuden, baina indarrez sartu zirenek zuten ezer eraman.

Orain Bergara Kirol Elkartekoek ateetako sarrailak aldatu beharko dituzte. Gainera, ziur aski futbol zelaiko segurtasun neurriak ere aldatu beharko dituztela azaldu du zuzendaritzako kide den Iosu Elortzak.

Erlazionatuak

Ezezagunak sartu dira Bergarako Agorrosingo fultbol zelaian

Bergara

Tabernan, bulegoan eta beste hainbat geletan sartu dira baina dirudienez, ez dute ezer eraman. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.