Herri galdeketa

Zapatuko 'lip dub'-ean parte hartzera dei egin dute Eraineko kideek

Erain Debagoiena taldeak antolatuta, datorren ekainaren 5ean independentziari buruzko galdeketa egingo dute. Egun horren aurretik motorrak berotzeko, Bergaran bideo berezi bat grabatzen dihardute. Zapatuan lip dub erraldoia egingo dute, eta herritarrei dei egin die parte har dezaten.

Zapatuan, arratsaldeko lau t’erdietarako deitu dute hitzordua San Martin plazan, eta grabaketa herriko alde zaharrean zehar izango da.

Aste honetan zehar bideoko hasierako zatiak grabatzen dihardute herriko jende desberdinarekin, eta zapatukoa izango da grabaketa saio handia.

Gure Esku Dago ekimenaren abestia izango du oinarri lip dubak. Helburua da ekainaren bosteko galdeketarako giroa piztu eta parte hartzea bultzatzea. Herritarrak animatu dituzte mozorroak, alkandorak, txapelak... ekarrita etortzea grabaketara.

Antolatzaileek izen emateko formulario bat jarri dute herritarren eskura interneten, gutxi gora beherako parte hartzaile kopurua jakin ahal izateko asmoz.

Aurretiazko botoa

Bestalde, ekainaren 4ra arte galdeketan aurretiazko botoa emateko aukera izango dute herritarrek, Erainek Barrenkaleko hogeita zortzigarren zenbakian. Astelehenetik egubakoitzera arratsaldeko sei t’erdietatik zortzietara egongo da zabalik, eta zapatutan goizez, hamarretatik ordubatetara.

Azken egunean, ekainaren lauan, goizez eta arratsaldez izango dute zabalik bulegoa.

Erlazionatuak

'Lipdub'-a hilaren 28an, galdeketarako girotzeko

Bergara

Erain Debagoienak deituta ekainaren 5ean egingo den herri galdeketarako motorrak berotzeko, lipdub-a grabatuko dute hurrengo zapatuan, hilak 28, he...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.