'Lipdub'-a hilaren 28an, galdeketarako girotzeko

Julen Iriondo 2016ko maiatzaren 20a

Erain Debagoienak deituta ekainaren 5ean egingo den herri galdeketarako motorrak berotzeko, lipdub-a grabatuko dute hurrengo zapatuan, hilak 28, herrian.

Ekimenaren bultzatzaileek herriko elkarte eta eragileei oharra bidali diete bertan parte hartzera animatzeko; horrez gain, sare sozialen bidez-eta ere ari dira gonbidapena herritarrei zabaltzen.

Honela, herriko hainbat norbanako eta talderen parte-hartzea izango du grabaketak. Gure Esku Dago dinamikaren kantuarekin egingo dute lipdub-a.

Zapatuan 16:30ean egin dute hitzordua, San Martin plazan. Parte hartzeko izena hemen eman daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak