Sutea Bergarako batzokian

Maite Txintxurreta 2016ko mai. 20a, 15:06

Bizilagun baten abisua jasota, berehala bertaratu dira suhiltzaileak, eta gau osoan zehar aritu dira lanean. Goizeko 04:30 alderako sua kontrolatzea lortu dute. Suak kalte handiak eragin ditu eraikinaren barrualdean; hala ere, ez die ondoko etxeei eragin eta ez da zauriturik egon.

Gauerdia pasata piztu da sua batzokiko lehenengo pisuan, eta bigarrenera ere pasatu da. Su gar handiak sortu dira eta barrutik kiskali egin da. Suhiltzaileak gau osoan zehar izan dira lanean. Balkoitik sartu dira eskailerarekin lagunduta, eta egurrezko atean zulo bat ere egin behar izan dute.

EAJko ordezkariak goizeko bederatziak aldean sartu ahal izan dira kalteak zenbatekoak izan diren begiratzera. Mikel Letek azaldu duenez, itxuraz liburutegian piztu da sua, etxeko armarria daukan balkoiaren gelan, hain zuzen.

Udaltzainen hipotesia da hozkailu batean sortu ahal izan dela sua. Suhiltzaileen lanari esker, garrak ez da teilatura igaro. Beheko pisuan dagoen taberna ere ez da erre, nahiz eta suhiltzaileek erabilitako urak kalte batzuk eragin dituen.

Nabarmendu dute haizerik ez zebilenez, zorionez sua ez dela ondoko eraikinetara pasatu.

Bergarako batzokia San Pedro kalean dago, herriko alde zaharrean. Azkarate Marutegi etxean kokatuta dago eta eraikin honek laurehun urte baino gehiago ditu. Hormetan elementu garrantzitsu ugari dituen eraikin dotorea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak