Bergarako jaiak 2016

Umeak eta helduak jaietako azken eguna aprobetxatzen

Etxeko txikienendako eta gazteendako jolas parkea jarri dute egun guztian zehar Ipintzako patioan, eta eguerdian herri kirol erakustaldia egin dute San Martin plazan. Umeen eta helduen eguna da Bergarako Mendekoste jaietako azken egun honetan eta gustura dabiltza guztiak azken eguna aprobetxatzen.

Ipintzako patioa etxeko txikienen eta gaztetxoen paradisu bihurtu da gaur, martitzena. Izan ere, umeen eta helduen eguna ospatzen ari dira gaur Bergarako Mendekoste jaietako azken egunean, eta eguerdi partetik ume ugari dabiltza puzgarri eta bestelako joko edota ekintzekin dibertitzen. Umeez gain, gurasoak ere pozik dabiltza, txikienak jolas parkean gustura ikustean.

San Martin plazan, berriz, goi mailako herri kirol erakustaldia egin dute eguerdian. Aizkoran, harria jasotzen edota txingak eramaten, eta helduagoak gustura izan dira hori ikusten.

Gaur amaituko dira Bergarako jaiak Bitorianatxoren igoerarekin, eta aurten gainera, aurreko urtetan baino bi ordu lehenago erretiratuko da, gaueko 22:00etan agurtuko da, hain justu. Bitartean Bergaran festa giroarekin jarraituko dute.

Erlazionatuak

Jolas parkea Ipintzan

Bergara

Herri kirol erakustaldia

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.