Bost proba egin dituzte gaurkoan Pentekoste jaietako astelehenean ohiko hitzordu den koadrilen arteko jokoetan. Txingatan, zaku karreretan, aulkien jokoan, sokatiran eta makila baten inguruan bueltak eman osteko zorabioarekin futbolean ere egin dute parte hartzaile gazteek.
Harmailetako ikusleak barrez lehertu dira herrikideen kontura. Azkenik, kamiseta gorria zeramaten Poteo Izarrak koadrilakoak izan dira garaile. Hirurehun euroko saria jaso dute erosketan bonutan.