XIX. mendean Euskal Herrian izan ziren bi landare zaleen lanetan oinarritzen da Laboratorium museoko mostra berria. Pietro Bubani, italiar botanikoa, bizitza Piriniotako landareak aztertzen eman zuena,; Bubani 1853an izan zen Bergaran. Eta Didier Petit de Meurville, 1857.etik aurrera Frantziako kontsula Donostian, bere zaletasunen artean pintura eta landareekiko maitasuna elkartu zituena, zeinen emaitza Gipuzkoako florari eskainitako hiru album izan ziren; Petit de Meurville 1866an egon zen Bergaran, eta orduko bi marrazki ikusi ahal izango dira.
Bi pertsonaia horiek denbora eta espazioan batera egokitzeak eta bien landareekiko maitasuna uztartzean antolatzen da erakusketa. Hemengo XIX. mendeko flora, zientzia eta artearen aldetik aztertzeko beta ematen du erakusketak, eta Bergarak duela bi mende botanikarekin izan zuen lotura ere badakar gogora.
Balearen hezurdura
Bestalde, Eubalaena glacialis balearen hezurdura izango da ikusgai Laboratorium museoko pieza gonbidatuaren gunean.
Erakusketa antolatzeko Zumalakarregi museoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du Udalak.
Egitaraua
- Martxoak 20: Natura eguna.
- Apirilak 15: Topaketa museoan: Natur Zientzien arloko herritarren zientzia programak eskualdean?.
- Apirilak 16: Txangoa: Atapuercako aztarnategia eta Giza Bilakaeraren museoa (Burgos).
- Maiatzak 18: Museoen nazioarteko eguna: Zoologia biltegira bisita k.
- Maiatzak 21: Geocaching ikastaroa.
- Ekainak 4: Marrazketa zientifikoaren inguruko topaketa.
- Ekainak 16:Hitzaldia: Aldaketa klimatikoaren eragina Euskal Herriko landare paisaian.
- Uztailak 8: Saguzar gaua.