Landaketa berrietan pinua eta eukaliptoa beharrean hostozabalak landatzearena praktikara darama Garitaonandiak. Eta baserritarrei hori egiteak pinua landatzeak besteko sarrera ekonomikoak ekar diezazkien proposamen zehatza du: Oparitu zuhaitz bat ekimena, bere garaian Deba Garaia eta Debemen elkarteen lehiaketan saritutakoa.
Garitaonandiaren azterketaren arabera, 35 urte eta gero pinudia bota eta horrek ematen duen dirua berdintzeko pinua beharrean hostozabala landatu eta zuhaitzeko urtean 1,45 euro behar dira. Hori bideragarri izateko 3.000-4.000 zuhaitz beharko lirateke, eta esan bezala zuhaitz bategatik urtean euro eta erdi jartzeko prest egongo litzatekeen beste hainbeste lagun. Eta Garitaonandiaren proposamena da hori opari moduan egitea, zuhaitzak oparitzea.