Mursegok dantzan eta kantuan ipini ditu Bergarako umeak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko ots. 1a, 16:40

Umeei zuzendutako kontzertua eskaini zuen zapatuan Mursegok Bergarako gaztetxean. Aretoa bete egin zen emanaldia entzuteko, eta umeek ezin hobeto pasatu zuten instrumentu berriak ezagutuz. Eurentzat oso ezagunak diren abestiak ere eskaini zituen Maite Arroitajauregik; besteak beste, Ikusi ikusi han eta Animalien ibilkera.

Gaztetxea etxeko txikienez bete zen zapatuan Bergaran. Maite Arroitajauregik, Mursegok, kontzertua eskaini zuen; umeei zuzendutako kontzertua, hain zuzen. 

Umeak gustura egon ziren instrumentu berriak ezagutu, eta kantuan eta dantzan. Mursegok azaldu zuen Bergarako neska-mutikoak "oso argiak" direla, eta ikuskizunean jarrera aktiboa erakutsi zutela.

Instrumentu asko

Mursegoren kontzertuetan ohikoak diren instrumentuak atera zituen atzokoan ere: txeloa, kasioa, erritmo kaxa, marakak, txirula eta ukelelea, besteak beste. Erritmo jakin bat zuzenean grabatu, eta erritmo horren gainean abestu egiten du Mursegok. Atzokoan, umeei zuzendutako abestiak kantatu zituen; batzuk, gainera, ezagunak. "Ene kantak egitasmoari eskatu diot Animalien ibilkera abestia bertsio-berritzeko baimena; Ikusi ikusi han abesti ezaguna ere abestu dut", dio Mursegok.

Krokodilo barazki-jalea

Horiez gain, mendian libre bizi den zaldiaren istorioa, barazki-jalea den krokodiloaren istorioa, eta hortzak garbitzearen garrantziaz ere jardun zuen Mursegok. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak