Galdeketaren emaitza ezagutu eta biharamunetik, Bergarako Udala aldaketarako urratsetan

Julen Iriondo 2015ko abe. 3a, 14:39

Bergarako Udala ari da herrian hondakinak batzeko sistema aldatzeko hurrengo urratsak ematen, behin domekako galdeketan bosgarren edukiontziak botoa eman zuten herritarren %62ren babesa lortu eta gero. Juanje Alberdi alkateak berretsi du 2016ko lehen hiruhilekoan gauzatuko dela aldaketa, eta jarriko dituztela organikoarentzako eta errefusarentzako txip bidezko edukiontziak. Hondakinen gaia itxitzat emanari bakarrik ez, hori kontsulta bidez egin izanari berari ematen dio garrantzia handia alkateak. Etorkizunean hainbat gai erabakitzeko ate berria ireki dela dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak