Eratu beharreko batzordeen gainean eurei kontsulta ere ez egitearren eta batzordeen banaketagatik kexu agertzeaz harago, hauteskundeak izan zirenetik jeltzaleek eurekin ia harremanik eduki nahi ez izana kritikatu dute. Ekainaren 10ean egin zutela bilera bakarra; bertatik pozik atera zirela, jeltzaleek akordioetarako eta adostasunetarako prestutasuna azaldu zietelako.
Agurne Barrusok adierazi du, Gobernu osaketara begira, EH Bilduren marra gorria erabakitzeko eskubidearen defentsa zela adierazi ziotela EAJri, eta haiek PSErekin akordioa eginda bileratara ere ez zutela gehiago deitu koalizio abertzalea, Irabazirekin ere elkartu zirenean Gobernu osaketaz jarduteko.
Adostasunerako eta akordioetarako erakutsitako prestutasunaren gainean, beraz, orain arte ikusitakoaren arabera horiek hitzak zirela eta errealitatea bestelakoa dela salatu du Barrusok. Agintaldi hasiera eskas legez definitu du oposizioko buruak. Jarrera aldatzeko eskatu die Udal Gobernuari eta alkateari.