
Ander Alberdi eta Maite Agirre zinegotziak, eta Maider Osa Kultura teknikaria aurkezpenean.
Berumuga jazz zikloaren eta udako kultur programaren aurkezpena egin du Bergarako Udalak. Berumugaren 15. edizioa da aurtengoa, eta edizio honetan ere beste urte batzuetako musikarien maila altuari eutsiko zaio. Ainara Ortega, Khami, Gabacho Maroconnection, Mü Mbana, Antonio Lizana eta Jon Gurrutxaga artistak egongo dira. Bestalde, urtero legez, kultur eskaintza zabala egongo da ekain, uztail eta abuztuan Bergaran: ikuskizunak, aire libreko zinema, erakusketak...

Ander Alberdi eta Maite Agirre zinegotziak, eta Maider Osa Kultura teknikaria aurkezpenean.
2015 eka 30 Bergara
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.