Domekara begira ondo dagoela azaldu zuen Bergarakoak, eta gogoz, itxura ona emateko itxaropenarekin gutxienez.
Iazko eta aurtengo Rezusta
Kontrario deserosoa izango da bergararra Irujorentzako. Aurtengo urtea txapelketa ondoen prestatu duen urtea izan dela aitortu du Iberoko aurrelariak, baina badaki jokalari handi bat izango duela aurrean, aurtengo Rezustak ez duelako zerikusirik iazkoarekin, bere esanetan.