Herriko balkoietan ikuskizunak harilkatuz, Joste Egun jendetsua Bergaran

Julen Iriondo 2015ko mai. 9a, 22:44

Bergaran zapatuan ospatu zuten Joste Eguna, Gure Esku Dagok antolatuta. Ekainaren 21ean hiriburuetan egingo diren ekitaldietarako motorrak berotzen joateko, oihalak buruan, kalejira egin dute arratsaldean, herriko puntu jakinetan zehar.

Geldiune bakoitzean, ikusi eta entzuteko zerbait izan zuten balkoietan. Jende ugarik hartu zuen parte ospakizunean, eta antolatzaileak oso pozik agertu ziren amaieran.

Ekainera begira, 100 oihal banatu eta, ondorioz, 2.000 bergararren erabakitzeko eskubidearen aldeko atxikimendua eta konpromisoa jasotzea jarri zuten helburu Bergaran, eta betetzetik gertu daudela adierazi dute GEDekoek. Aurtengo zita berezirako falta den hilabete pasatxoan helburua gainditu eta ahalik eta jende gehien anima dadin nahi dute.

Erlazionatuak

Joste Eguna Bergaran

Julen Iriondo 2015 mai 09 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak