Pasa den urtetik ona, Bergarako udalaren aurrekontua ez da apenas handitu, eta 21.589.815 eurokoa izango da. Aurrekontu bateratua Udalaren menpe dauden erakundeak (Euskaltegia, Bihargintza eta Mizpirualde egoitza) kontuan hartzen dituena, aldiz 24.948.143 eurokoa izango da. Lauri Askargorta ogasun zinegotziaren arabera, udalak aurreko urteetan egindako esfortzuei esker sakon landutako aurrekontu orekatuak direla dio.
Oposizioak baina ez du aurrekontua berdin ikusten, eta zenbakiak orekatuak daudela onartu arren, lehentasun bakarra atez ateko hondakin bilketa sistema ezartzea dela uste du. Horrez gain, zinegotzi sozialista eta jeltzaleek ere zalantzan jartzen dituzte inbertsioak, diru partidak zalantzan dagoela argudiatuz. Ogasun zinegotziak hori gezurtatu, eta partidak aurreko urteetatik bermatuta daudela zehaztu du.
Gobernu taldeak egin nahi dituen kontratazioek ere sortu dute eztabaida. Oposizioarentzako, "arinkeriaz eta legez kanpo" egindakoak dira. Gobernu taldearentzako aldiz, "premiazkoak".
Atzo baina, aurrekontuez gain, beste hainbat puntu onartu ere zituzten. Tartean Candyko langileek aurkeztutako mozio bat eta UEMAk aurkeztutako Urkixoren helegitearen kontrako pausoak zehazten dituena.