'Zazpi aldiz elur' antzezlanak irekiko du bihar Bergarako antzerki zikloa

Maialen Torres 2015ko ots. 19a, 17:31

Mikel Laboa hil zen egunean elurra ari zuen. Egoerak inspiraturik, Bernardo Atxagak testu bat idatzi zuen, hil berri zen lagunaren omenez. Ttanttaka antzerki taldeak, testu hura moldatu eta Zazpi aldiz elur antzezlana sortu zuen. Bihar izango da ikusgai, 22:00etan, Udal pilotalekuan.

Maider Osa kultura teknikariak azaldu duenez, "antzerki eran egindako omenaldi txiki bat" da, Mikel Laboaren lagunek hura oroitzeko sortutakoa. Gainera, oraindik bada sarrerak erosteko aukera, bergarako udalaren webgunean eta kultura etxean bertan. Antzerki zikloa gertutik jarraitzeko interesa asmoa dutenek, ordea, badute beste aukera bat ere: Bonoa erostea. Era horretan, 25 euroren truke helduentzako diren lau antzezlanak ikusi ahal izango dira. Bonoak kultura etxean eskuratu daitezke.

Guztira zortzi antzezlan bildu dituzte zikloan, helduei zein umeei zuzendutakoak. Gehienak Zabalotegi aretoan egingo dituzte, zikoari hasiera emango dion Zazpi aldiz elur antzezlana eta Barry Barrez bakarlari irlandarraren saioa izan ezik. Azken hori, Pleno aretoan izango da, otsailaren 25ean, arratsaldeko zazpietan, eta gainera, ez da sarrerarik ordaindu beharko. Biharko emanaldira gerturatu ezin dutenek, beraz, izango dituzte aukera gehiago datozen egunetan ere. Hurrengoa, zapatuan, arratsaldeko zortzietan, Arren ganbara emeen sotoa antzezlanarekin.

Egitarau osoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak