Zuzendaritza taldeak bultzatu du gogoeta prozesua herritarren aldetik jasotako kezkek eraginda. "Orain dela 25 urte sortu zen Jardun, Bergarak zituen beharrak asetzeko. Baina gauzak aldatu egin dira eta gure kezka da: gaur eguneko beharrak betetzen ditu?", azaldu zuen Maialen Madariaga Jarduneko zuzendaritzako kideak.
Etorkizunera begira egingo dituzten saioak izango direla gaineratu zuen Madariagak. "Euskarak dituen beharrak zeintzuk diren ikusi, eta nora heldu nahi dugun erabaki beharko dugu; eta, heldu nahi dugun horretara heltzeko, zelan antolatu behar gara?".
2014 urr 25 Bergara
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.