Euskarak Bergaran duen egoeraz jardun dute 40 bat herritarrek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko urr. 25a, 17:34

Gaur goizean egindako lehenengo saioarekin "oso pozik" geratu dira Jarduneko kideak. 40 bat herritar elkartu dira Jardun euskara elkartearen lehenengo gogoeta saioan. Bergarako euskararen diagnostikoaren inguruko gogoeta egin dute taldetan banatuta [ARGAZKIAK].

Gaur eguneko beharra

Zuzendaritza taldeak bultzatu du gogoeta prozesua herritarren aldetik jasotako kezkek eraginda. "Orain dela 25 urte sortu zen Jardun, Bergarak zituen beharrak asetzeko. Baina gauzak aldatu egin dira eta gure kezka da: gaur eguneko beharrak betetzen ditu?", azaldu zuen Maialen Madariaga Jarduneko zuzendaritzako kideak.
Etorkizunera begira egingo dituzten saioak izango direla gaineratu zuen Madariagak. "Euskarak dituen beharrak zeintzuk diren ikusi, eta nora heldu nahi dugun erabaki beharko dugu; eta, heldu nahi dugun horretara heltzeko, zelan antolatu behar gara?".

Hurrengo saioa

Hurrengo saioa azaroaren 15ean egingo dute, 10:00etatik 13:00etara. Datozen 5-10 urteetako helburu eta funtzioak hausnartu, eztabaidatu eta adostuko dituzte. Herritarrak gonbidatu nahi dituzte saioan parte hartzera.

Erlazionatuak

Jardunek gogoeta prozesua hasi du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014 urr 25 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak