Argiteria efizienteagoa lortzeko berriztapenak herriko hainbat puntutan

Imanol Gallego 2014ko uzt. 28a, 14:50

"Energiaren erabilera arduratsuagoa lortu nahi dugu". Horrela laburtu du Jose Ignazio Madariaga zinegotziak Udala egiten ari den argiteria aldaketa.

Egin diren egokitzapenen artean daude San Martzial bideko aparkalekuan eguzki energiaz hornitzen diren hiru farola berriak eta Eskusarte kalean jarritako led bidezko bederatziak. Uberako kanposantura bideko farolak ere led argidunak dira, alde zaharrean erakusgai jarritakoak aprobetxatuta.

Led argiteriaren aldeko apustua herriko beste txoko batzuetan ere igarriko da. Kruz Gallastegi kaleko 3, 5, 7 eta 9. zenbakietan jarriko diren hamar luminariek led argia izango dute. "Aurten jarriko da baita ere Angiozarko, Azkunetako eta Maindaoko argiteria", zehaztu du zinegotziak. Aldaketa horietarako, Udalak 32.297,16 euro bideratu ditu.

Kontsumo arduratsuagoa

Udalak hainbat neurri hartu ditu azken urteotan Bergaran energia kontsumo arduratsuagoa bideratzeko. Tartean daude, besteak beste, ur-hornikuntzan barneratutako egokitzapenak eta udal-argiterian egindako aldaketak, azken horretan teknologia berriagoen aldeko apustua eginda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak