Izan ere, 2013an debekatu egin zuen Bergarako mojen ordena: San Jose eta Santo Domingoko Ahizpak. "Diziplina arazoengatik". Zalantzak eta egoneza sortu zituen erabaki hark moja gazteengan. Kongregazio hori mojazaharrek Bergarako klaratarren komentuan lagatako hutsunea betetzera etorri ziren 2012an, Igancio Munilla Gipuzkoako gotzainaren bedeinkapen eta guzti. Mundu osoko 200 bat neska gazte. Aurretik, monja klaratarrek Goenkaleko Trinitateko komentuan mendeetan egindako lana eskertu zuen herritarrek.
Ospakizun meza
Atzo heldu zen agindua. Joao Braz de Aviz Vatikanoko kardinala Bergaran izan zen. Aita Santuaren agindua zekarren eskuan. Bertan, Bergarako moja gazteen kristau ikasbiderako eskubideak berrezartzen zirela adierazten zen eta horretarako jarraibideak zehazten zitzaizkien. Egoera legeztatu zutela ospatzeko meza berezia ospatu zuten moja gazteek Bergarako San Pedro elizan, eguerdiko 12:00etan. Eliza katolikoko kardinal bik eta beste zazpi artzapezpikuk parte hartu zuten mezan.
Hortaz, klaratarren komentuko lekaimeei abitua janzteko eskubidea aitortu die berriro ere Vatikanoak eta mojak dira berriro ere, ofizialki.
Zeresana eman dute Bergarako moja gazte hauek 2012an Bergarara etorri zirenetik.