Aurreko azaroan iritsi ziren Bergarako Klaratarren komentura (Moja zaharrak), Munilla gotzainaren eskutik, eta ordutik herria bolo-bolo ibili den gai horietako bat izan da. Gaztetasuna, ohiturak... hasieratik errezeloa sortu zuten, eta urtarrilean Benedikto XVI.ak elizatik kanpo utzi zituenetik egoerak ez du hobera egin.
Egia da herrian aldeko pertsonak dituztela, eta horietako batzuk egunero egiten duten mezara joateko ohitura hartu dute. "Ez jakintasun kontu bat, baina gu eliza eta herria gerturatzeko egiten dugu lan" dio moja ohi batek. Zoritxarrez, Bergaran gertutasun hori ez da nabari eta errezatzeko orduan duten modu bitxiaz gain, arropak ere komentario ugari eragin ditu. Pertsona laikoak diren heinean, abitua kendu eta egun janzten duten arropa eroatera behartuak izan dira, eta hortik dator euren ez ohiko itxura.
Bergarako parrokiatik jakinarazi digutenez, iraila amaitu baino lehen, moja ohi gehienak beste etxe batzuetara joango dira eta Goenkalen hasieran zeuden 21ak besterik ez dira geratuko.