Guztira 3000 piezaz osatzen den bildumaren zatitxo bat ipini zuten ikusgai atzo. Fisikako instrumentuak eta zoologiako bildumaren lagin bat, alegia.
Errekalde jauregia egokitu egingo dute Zientzia museoa izango den hori jasotzeko eta lanen ostean, urte bukaerarako dena gertu izatea aurreikusten dute. Beheko solairuak jasoko ditu aldi baterako erakusketak eta lehenengo solairuan egongo da erakusketa iraunkorra.
Zientzia Museoaz haratago, Bergarako turismoaren erdigune bilakatuko da Errekalde jauregia datozen hilabeteetan.