Bergara Garbia plataformak Bergarako alkatearekin bilera eskatu du atez ateko bilketa sistema bertan behera uzteko eskatzeko. Haserre daude Udal Gobernua atez atekoaren gainean izaten ari den jarrerarengatik eta herri kontsulta bat egiteko eskatuko diote. Atez atekoaren kontra eta bosgarren edukiontziaren alde, protesta ekintzak egingo dituztela ere iragarri dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.