Bergara Garbiak manifestazioa deitu du apirilaren 12rako

Goiatz Arana Begiristain 2013ko api. 4a, 17:27
None

5. edukiontziaren alde eta atez atekoaren kontra 4.691 sinadura batu eta herritar ugarik zabor poltsak zintzilikatu arren, alkatetzatik ez dietela kasurik egin azaldu dute herri plataformatik, ez dietela gaiari buruz hitz egin eta akordio batera heltzeko egindako deiei erantzun, ezta udaletxean zigilu eta guzti aurkeztutako idatziei ere. Horiek horrela, Bergara Garbiak manifestazio deialdia egin du, orain arteko ahaleginek erantzunik izan ez dutela argudiatuta. Atez atekoaren kontrako manifestazioa hilaren 12an izango da Bergaran, 19:15ean, San Martin plazatik aterata.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak