EITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak elkarlanean egiten duten proiektua da Saretzen, datu kazetaritza oinarri duena.
Debagoiendarrek 20.000 eurotik gorako errenta jaso zuten 2023an, batez beste

Hasier Larrea aza 28 Debagoiena

DATUETATIK TIRAKA

Debagoiendarrak EAEn 2023an kopuru horretatik gora irabazi duten lau bailaretako biztanleen artean kokatzen dira, Plentzia-Mungian, Gorbeialdean eta Donostialdean bizi direnekin batera. 2016tik 2023ra, batez beste, %23 igo dira bailara honetako errenta pertsonalak.