Asteburuan egin du Kantarik 6. aldiko azken geldiunea. Arrasateko 220 neska-mutikok eta Aramaioko 25ek jardun dute euskal kantuak abestu eta dantzatuz Amaia Udal antzokian. Familiartekoen eta lagunen animo eta txaloak jasoz, sekulako euskal kantuen festa ospatu da, beste behin.