Oñatiarrak ere bikain kantuan

Aitor Agiriano 2018ko otsailaren 5a

Ilusio handiz eta gogotsu izan dira 248 neska-mutiko oñatiar oholtza gainean. Etxekoen eta lagunen animoak eta txaloak jasoaz, primeran pasa dute euskal kantuak abestu eta dantzatuz. Sekulako festa izan da Gaztelekuan, beste behin.

Goiena Telebistan ere estreinatu dira Kantari 6.aldiko lehen saioak. Behin Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztetxoak kantuan ikusi eta gero, Oñatin grabatutako saioak izango dira ikusgai martxoaren 3tik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak