Oraingo honetan ere izan da gonbidatu berezirik Kantarin. Bergarako Candem Twon dantza akademiatik ballet eta dantza urbanoen ikuskizun bikain bat eskaini zuten denen gozamenerako. Bestetik, azken aldietan bezala, kantarizale den Porrotxinek ez zuen hutsik egin eta gaztetxoenekin batera kantuan eta dantzan ibili zen bere 10. urteurrena ospatuz.
Asteburuan zuzenean saioez gozatzeko aukera izan eta gero, maiatzaren 26ko asteburutik aurrera izango dira ikusgai Goiena telebistan.