Baserri giroak hartu ditu Bergarako kaleak

Imanol Beloki Unamuno api 12, 16:50 Bergara

Erramu-zapatua ospatu dute bergararrek gaur, Aste Santuen atarian, eta, azoka izan da eguneko protagonista. Han izan dira abeltzainak eta nekazariak, tradizioari hutsik egin gabe. Horrekin batera, artisauen eta elikagaien postu ugari izan dira. Hala ere, izan ziren bestelako ekintzak ere, esaterako, txorimalo lehiaketa eta dantzarien erakustaldia.