Herriko zenbait gune hartu ditu Erramu-zapatuko azokak. Ibargarai kalean eta Seminarioko patioan abelburuak izan dira protagonista; Ibargarai kalean ere, Simon Arrieta plazarekin batera, bertako eta inguruko ekoizleen elikagaiz osatutako postuak egon dira. San Martin plazan, berriz, artisauen postuak izan dira nagusi, eta, Munibe plazan dantzak ikusteko aukera izan da.