Apirilaren 12an egingo den Erramu-zapatuko ferian artisauek, abeltzainek eta bertako barazki, fruta eta elikagaien ekoizleek postua jartzeko eskaerak martxoaren 5erako (egun hori barne) egin behar dituzte ferixa@bergara.eus helbide elektronikoan, Bergararren Arreta Zerbitzuan edo Internet bidez. Feria Ibargarai hiribidean, Simon Arrieta plazan eta San Martin Agirre plazan jarriko dira 09:30etik 14:30era.
Talo-postua jartzeko ere, martxoaren 5erako (egun hori barne) egin beharko dira eskaerak ferixa@bergara.eus helbide elektronikoaren bidez, Bergarako Udalaren webguneko galdetegia beteta edo Bergararren Arreta Zerbitzura bertaratuta. Zozketa martxoaren 25ean egingo dute, 12:00etan, Udaletxeko beheko solairuan dagoen Kerexeta bilera-gelan. Talo txosna 09:30etik 14:30era egongo da Seminarixoko patioan, Erramu-zapatuan.
Bestalde, Eusko Labeldun produktuen posturako izen-ematea martxoaren 13an amaituko da. Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten elkarteek aurkez ditzakete eskaerak Udaleko erregistro orokorrean, eta baita Bergaran delegazioa izanda urtean zehar herritarrei zuzendutako ekintzak burutzen dituzten elkarteek ere. Zozketa martxoaren 27an egingo dute, 12:00etan, Udaletxeko beheko solairuan dagoen Kerexeta bilera-gelan.
Oinarri guztiak jasota daude Bergarako Udalaren webgunean.