Antzuolako jaietako egitaraua egunez egun, argazki galeriak, bideoak eta beste.
Larrain dantza, jaien azken txanpan

Aitor Agiriano 2018 uzt 15 Antzuola

Jaien azken orduetan daude antzuolarrak. Amaiera ofizialaren aurretik, urtero egiten duten hitzordua izan da plazan, Larrain dantza. Aurtengoa ere jendetsua izan da, Oinarin dantza taldeak antolatuta.