"Magdalena Ortiz eta Asensio Laskurain izan dira bazkarira etorri diren zaharrenak, iazko berdinak. Aurten, gainera, beraiek rieki dute bazkalosteko dantza saioa. Landatxoperen zuzendaritza batzordearen partez eskerrak eman gura dizkiegu bazkaria zerbitzatu duten bolondresei, alkateari eta emazteari bere presentziagatik eta Tomas Gezalagari bere kantuengatik. Baita, noski, etorri diren bazkide guztiei. Denon laguntzaz egun polita igaro dugu", azpimarratu dute Landatxope elkarteko batzorde kideek.