Egitaraua: Antzuolako jaiak

Antzuolako bandera eta ikurrina jasotzea eta Udalbatzaren aurreskua.

Eguena 12

  • 12:30 Jaien hasiera, Plazan. Ume sahararrei ongi etorria eta umeen ikuskizuna.
  • 13:30 Umeen herri bazkaria, Pausokaren eskutik.
  • 18:00 Kalejira Alborada txistulari taldearekin, trikitilari eta buruhandiekin.
  • 18:30 Txosnen irekiera.
  • 19:00 Bertsotan, txosnetan.
  • 19:00 Meza eta salbea.
  • 19:45 Antzuolako zapia jartzea 2017ko eta 2018ko jaiak bitartean jaiotako umeei eta herriko bi nagusienei.
  • 20:00 Ikurrin dantza Oinarineko dantza taldearekin. Aurten dantzan hasi direnen lehen saioa.
       
  • 21:30 Bentazaharreko mutiko alaiak taldearekin kantu afaria, Plazan.
  • 23:50 Mahai eta aulkiak jasotzea.
  • 00:00 Hontzaren jaitsiera, Plazan.
  • 00:10 Kalejira Bentazaharreko mutiko alaiak taldearekin.
  • 02:00 Jokoak, txosnetan.

Egubakoitza 13

  • 
10:00 Alborada txistulari taldearekin goizeresia.

  • 10:30 Gastronomia lehiaketa, Kalebarrenen. Aurten: arroza edo paella egitea.
  • 11:00-13:30 Umeen jolas parkea, patioan.
  • 12:00 Meza nagusia.
  • 12:30 Mikro irekia.
  • 13:00 Gastronomia lehiaketako sari banaketa.
  • 13:15 Arroz dastaketa, Kalebarrenen.
  • 14:30 Herri bazkaria, Kalebarrenen.
  • 16:30-18:30 Jolas parkea, patioan.
  • 18:00 Kuadrillen arteko jokoak herrian zehar Gesaltza txarangarekin.
  • 19:00 Pilota partidak: Garitano eta Markez vs Sagastume eta Jauregi; Murua eta Salegi vs Atxotegi eta Balerdi; Etxeberria eta Erostarbe vs Mendizabal eta Merino I. Sarrerak: behean 10 euro; goian 5 euro.
  • 20:00 Hanburgesa jate lehiaketa, Xinkonaren eskutik, Buztinzurin.
  • 23:00-01:00 Puro relajo mariatxiak, Plazan.
  • 23:00 Kontzertuak txosnetan: Klak!son, Kobrazulo, Oharkabe.

Zapatua 14

  • 09:55 Kanoiak sutzea, Plazan.
  • 10:00 Alborada txistulari taldearekin goizeresia.
  • 11:00 Umeentzako eta helduentzako mahai jolas berriak probatzeko eta ikasteko aukera, Jolasenea elkartearen eskutik. Plazan.
  • 11:30 Bergarako bandaren kalejira.
  • 12:00 Umeentzako jokoak, Buztinzurin, Xinkonaren eskutik.
  • 12:30 Bergarako bandaren kontzertua, Alfredo Glz. Chirlaqueren zuzendaritzapean. Zurrategin.
  • 15:00 Bazkaria txosnetan. Bazkal ondoren, bazkal osteko kontuak.
  • 17:00 Gorka: txontxongiloak, ipuinak, abenturak... umeendako, kanpo beltzean.
  • 19:00 Mairuaren alardea. Desfilea herrian zehar; ekitaldi nagusia, Plazan. Aurten Lander Dominguez buruzagi berriarekin.
  • 20:30 Erre ke erre elektrotxaranga herriko kaleetan zehar.
  • 22:30 Suzko zezena, Plazan.
22:45- Obaneuke taldearekin erromeria, Plazan.
  • 23:00 Kontzertuak txosnetan: Marianitoz blai, Stai Zitto, DJ Javi.

Domeka 15

  • 12:30 Tor magoa, Plazan.
  • 14:30 Herri bazkaria, Ez dot moztuko bizarrak antolatuta, Plazan.
  • 16:30 Kantaldia, plazan.
  • 18:30 Filamento farolariaren ikuskizuna, Plazan.
  • 20:00 Larrain dantza Oinarin dantza taldearekin.
20:30- Pintxo dastaketa, AKEren eskutik, Plazan.

  • 20:45-22:00 DJ-KI, Iñigo Plazaola DJa, Plazan.
23:00-00:00- DJ-KI, Plazan.
00:00- Hontzaren igoera.

  • 00:15-01:00 DJ-KI, Plazan.

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.