ALBISTEAK

Bonolotoko 186.638 euroko saria egokitu da Arrasateko 'El Ferial'-en

Koldo Zubia Salas

Bonolotoko bigarren sariak 186.638,94 euro utzi ditu Arrasateko Otalora Lizentziaduna 3. zenbakiko El Ferial administrazioan.  

El Ferial-en Bonolotora jokatu duen herritar batek, bigarren saria eskuratu zuen atzo, urriak 22. Horrek esan nahi du, joko horretako sei zenbakietatik bost, eta osagarria asmatu zituela.

Kevin Sande kudeatzaileak adierazi duenez "ederra da" bertako jendeari horrelako sariak banatzea. Gainera, atzokoa ez da azken urtean saldu duen sari potolo bakarra izan; Gabonetako Loteriaren hirugarren sariko dezimo batzuk ere banatu zituen abenduan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak