Loteriako hirugarren saria banatu dute Arrasateko 'El Ferial'-en: 50.000 euro dezimoko

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2025eko abenduaren 22a

Kevin Sande, 'El Ferial'-eko kudeatzailea. Argazkia: Goiena

Gabonetako Loteriaren hirugarren sariaren zati bat Arrasaten egokitu da: 90.693 izan da zenbaki saritua. 

Arrasateko Otalora Lizentziaduna 2. zenbakiko El Ferial administrazioak saldu ditu sei-zazpi dezimo. Hirugarren saria izanik, dezimo bakoitzak 50.000 euro irabazi ditu. Kevin Sandek kudeatzen du El Ferial administrazioa eta GOIENAri adierazi dionez, lanean daramatzan hiru urtetan, lehendabizikoz banatu du Gabonetako Loteriaren sari potoloetako bat. Hasieran sinistu ezinean bazegoen ere, "oso pozik" agertu da, establezimenduan jai giroan ospatu dute saria. Oraindik ez da inor gerturatu saria jasotzera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak