Tattak '2LATI2' disko berria aurkeztu zuen atzo Arrasateko Juan Arzamendi Musika Etxean, lagun eta gonbidatu bereziz inguratuta. Musikari arrasatearraren estudioko bigarren diskoa da, Denso ekoizlearekin elkarlanean sortutakoa, eta gaurtik aurrera musika plataformetan entzungai dago. Argitalpen ofizialaren aurretik, ordea, gertukoekin partekatu nahi izan zuten bi urte inguruan landutako proiektua, eta aurkezpen ekitaldi berezia antolatu zuten.