ALBISTEAK

Ez da inor zauritu Elmako garaje batean piztutako sutean

Koldo Zubia Salas 2026ko abuztuaren 20a

Atzo, eguaztena, Elmako lur azpiko garaje bateko, auto batek su hartu zuen. Suhiltzaileak 21:45ean jaso zuten sutearen abisua, eta, haiekin batera, ertzaintza, udaltzaingoa eta anbulantzia bat bertaratu ziren ezbeharra gertatu zen ingurura, eta, sua itzali bitartean, segurtasun neurri bezala, bizilagunak etxeetatik atera zituzten.

Ertzaintzak GOIENAri baieztatu dionez, osasun zerbitzuek ez dute inor artatu behar izan. Suteari dagokionez, ordubetean itzalita gelditu da eta bizilagunak euren etxeetara bueltatu ahal izan dira. Hala ere, oraindik ez dago argi sua zerk eragin duen. 

Erlazionatuak

Auto batek su hartu du Elmako garaje batean

Gontzal Belategi Zubia abu 19, 23:04 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak