Auto batek su hartu du Elmako garaje batean

Gontzal Belategi Zubia 2026ko abuztuaren 19a

Hainbat suhiltzaile bertaratu dira gaur gauean Elmako inguruetara, Arrasaten. Hauek GOIENAri azaldu diotenez, arrazoia garaje batean auto batek su hartu duela da, eta sua itzali bitarte inguruko bizilagunak etxeetatik atera dituzte. Sua dagoeneko itzalita aurkitzen dela adierazi dute suhiltzaileek, baina, tarte batez bertan jarraituko dute, badaezpada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak