ALBISTEAK

Haurren danborrada sanjuanetako giroa berotzen hasteko

Olaia Milikua 2026ko ekainaren 16a

Haurren danborradarekin eman diote hasiera arrasatearrek San Juan jaien bueltako ekitaldiei. Danborren eta barrilen hotsen artean, Raimundo Sarriegiren San Sebastian martxa ezagunaren doinuekin abiatu zuten ibilbidea joan den zapatuan. Ehunka herritar bildu ziren kale bazterretan, txikienen desfileaz gozatzeko asmoz. 

San Sebastian martxa-rekin abiatu zuten ibilbidea, Kulturolatik Herriko Plazaraino. Bero handia izan zen arratsalde osoan zehar gehien entzun zen gaia. Bai danborradan parte hartu zuten umeek, bai kale bazterretan desfilea ikusteko elkartu ziren herritarrek, tenperatura altuez jardun zuten etengabe. Eguzkiak gogor jo zuen ibilbide osoan zehar. Eta, batek edo bestek datorren urterako arropa aproposagoa beharko litzatekeela aldarrikatu zuen, beroari aurre egiteko.  

Danborradaren antolakuntzakoek, SUDCeko kideek ura ekarri eta ura eskaintzen egin zuten danborradaren ibilbidea. Danbor-joleekin batera parte hartu zuten Arrasate Musikaleko Musika Bandako kideek.

Erlazionatuak

Beroak ez du danborren hotsa isildu

Oihana Elorza Gorostiza eka 14 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak