Beroak ez du danborren hotsa isildu

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko ekainaren 14a

Kulturolatik hasi eta plazaraino heldu da Arrasateko haurren danborrada. Ura eskaintzen eta zipriztingailu batekin ura goitik botatzen egin dute ibilbidea eurekin batera antolatzaileek eta laguntzaileek.

Raimundo Sarriegiren San Sebastian martxa jo zuen bandak danborrada hasi baino hiruzpalau minutu lehenago eta horrek eman zuen abistua hastear zela. Kulturolatik hasi eta herriko kaleetan barrena ibili ostean, plazaraino heldu zen umeen danborrada eta han hainbat pieza jo zituzten. 19:00etan hasi eta 20:30ak pasa ziren bukatu orduko.

Beroa denen ahotan zegoen gaia, bai umeengan bai ibilbidean zehar danborrada ikusteko pilatu zen jendearen ahotan. Danborradaren antolakuntzak, SUDCek, baina, ura ekarri eta ura eskaintzen egin zuten danborradaren ibilbidea bera hainbat lagunek, ura eskainiz danbor-joleei, eurekin batera parte hartu zuten Arrasate Musikaleko Musika Bandako kideei eta baita zaldiei ere. 

Sanjuanak badatozela iragarri du umeen danborradak.

Erlazionatuak

San Juan jaiak 2026: egitaraua

Aitor Agiriano Arrese eka 02 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak