Ikaskide batek beraien arteko harremanak berreskuratzeko asmoz hasitakoa, tradizio bilakatu da urteekin. Eguna Xandro Agirrek gidatutako bisitarekin hasi zuten. Eskola Profesionala zegoen inguruetatik egin zuten ibilbidea; ikasten zuten garaiko bitxikeria eta bizipenak gogora ekarriz.
Atzoko ospakizunean 1960-61eko ikasturteko emakumeen presentzia ere egon zen, Zaldispeko Eskola Profesionalean industria-delineatzaile ikasketak amaitu zituzten, 10 emakumeetako bost bertaratu ziren.
Ostean, 30 lagun inguru elkartu ziren Ondare jatetxean eta bazkaltzeko tartea izan zuten. Gazteenak 80 urte dituenez, Ramon Urrizalkik dio ez daukatela argi beste topaketa bat egiteko aukerarik izango duten, dena den, argi dio ahal baldin bada egingo dutela.